26 Segundotangazte eder batek bota dio begirada
NAN-aren bere argazkitik
-denboraren ankerra-
hoteleko neskak dio:
“ya está lista su habitación
una suite con vistas al mar
al mar de sus problemas”
castellano garbian
Alegiaentzun
eskorpioia nauk
dena oskol eta ezten
alegia ezagutzen duk
itzel
bi igel ergel
ez zekiat bereizten
ArdifizialaLau medikuren artean
laborategi batean
bizitza sortu nahiean
aspaldi dakigu
jaiotzaren sekretua
zientziaren laguntzarik
gabe sortua
Armakez heinkel 111-k bezala
askoz isilago
ezta junker 52 azkarrak lez
ez erkatu hura
“peacemaker”-a
colt-en 45-a
nahiz izena tumatxa izan
Arren, DarwishHitzekin altxatu duten hesiaren atzean
gordeko dute agian beren iritzia
auzolotsaren zaflada
itzelezko amorrua
hildakoen hierarkia Gaza mortuan
David bakarra, mila Goliath
isiltasun zuria
Bele Erraldoiabele erraldoi bat pausatu da
mahaiaren gainean
zuen artean du kabia
maite ditu apurrak
bele erraldoi bat
isilunez beteta sabela
hegalak zabal-zabal
Berba eta irudiaEz da inposatzen: gehiengoa da
ez da kutsatzen: garapena da
Berba eta irudia kontrola
hau da mende berria mundu zahar batian (batean)
Ez al gara konturatzen
egia desitxuratzen
dutela hitzak aldatzen
Bigarren Eskuko Ametsantzeko gauzen atzetik denok gauean
sute historiko bat, larrialdi irteera
etxera eramango gaituen norbait
galdera askorik egin gabe ahal dela
hartzazu nire poesia
bigarren eskuko amets
Bigarren Itzalaharridura-ikur gehiegi
horma zuri nekatu hauetan
harridura-ikur gehiegi eta nahikorik ez
arrisku-ikurrak dira gehiegi
mina-zelai bukoliko honetan
arrisku-ikur gehiegi eta nahikorik ez
denontzako nahikorik ez
Bisai Berriak[ Berri txarrak - Bisai Berriak ]
(....)
Mendeetan barrena gordea
Harri bat bihotzean
Lan eginez herri bihurtua
Taupada bakoitzean
BreytenBreyten zuen izena: Breyten Breytenbach
Hiltzera zigortua
Pretoriako kartzelan txuri bakarra
beltz askoren artean
Egunsenti bakoitzan exekuzio bat
heriotza tantaka
Lurra ireki baino lehen azken kantua bat
BueltatzenMundua ikusi nahi dut
baina zure ohetik
Mundua ikusi nahi dut
Ahazten ez duzun kantu
zure ezpainetan
kantua izan nahi dut
Denak ez du balioEz gaudela Erdi Aroan
egutegiak dio, pare bat milenio
diktaketatik kanpo zeuden mezulari denak
(is)hiltzen saiatu diren arren
so tonight we open up our hearts
staring straight into the sky
we are blinded by ambition
to be part of their lie
EbidenteegiaEbidenteegia zure egia agian,
agintari nagia
ebidenteegia dejà vu etengabia
bizi dugun herrian
eta erreza da
komeni den norabide horretan
amorrua bideratu eta hurrengorarte.
Espero ZaitzaketIgande iragande, ez daukazu planik
Hollywood filme merkeren bat
Rock&roll bostehun kanta
idatziko ditut zu ez aspertzeko
zoruan zerua marraz genezake
bakarrik etorri, etxean ez dago inor
Ez dut nahiGertu da eguna
non herri honek ahaztuko dituen
bere izena ta helbidea
eta akats likorez hordi
nekez aurkituko dugu etxerako bidea
galbidea
Gertu da eguna
GelaneurriaBetiko zirudien
Betirako amaitu da
Ezin dela ezin dena
Eta ordu txikitan
Handitzen da hutsunea
Ezin dela ezinezko dena
Helduleku Guztiak batzutan gogoratzen naiz ahazteko beharraz
entzuten uzten ez digutenen ardailaz
sarri gogoratzen naiz amaia egañaz
bakr anaien baloi zulatuaz
sasikume aldraz
hemen zegoen zinema ttipi hartaz
zure hitzen ausentziaz
Hemen Sukaldarien Herrian gauzak gordin daude hemen
sukaldarien herrian
minbizi atsegin bat da zuen irria
heriotz jasangarria
bizi ongizatea
gu baino okerrago dagoenik bada
dena berdin dago hemen
Hitzen Oinarrai Ahulajoko honen arauak aspaldian
zeuk bakarrik jartzen dituzunean
jakin nahi nuke
irabaztea
zer den zuretzat
ikara haizatzea denean
etekinei eusteko bide motzena
Iraultza txikien asanbladaHemen eta orain hasia da
Iraultza Txikien Asanblada
Hasteko, garunen greba luze honetan
eskirolak izango gara
isildutako hitz zerrendarekin sortuaz kantak
Aro berri bat hasia da
Isiltzen banaizAntzeko zauriekin hemen gaude
Orbain forma hartu duen irribarrez
Baina etorri egin zara hala ere
Ta isiltzen banaiz ez da hitzik ez dudalako
Momentu asko hautsi ditut dagoenerako
Horitu zitzaizkigun ilusioak
Jaio musika hilHonetarako jaio nintzen
Ta honengatik hilko naiz
Zein da zure helburua?
Zein aburua?
Mezu bat dugu zabaltzeko
Harro daudenak apaltzeko
Zentzuak odolustutzeko aiztoa prest
KezkakArtozkira ez da gutunik heltzen
ez eta laguntzarik Afrikara
Armak bai, armak bai zibilizaziotik
lehengai merkearen truke
haurrek irakurtzen ez eta
tiro egiten ikas dezaten
beste ezer baino lehen
beste edozer baino lehen
Lanbroansutan zaudela somatzen dut
nik kea eskaintzen ahal dizut
erre usainak gogaitu egiten du
aukeratzeko esan nizun
eskubidea daukazu
nork engainatua izan nahi ote duzu
LehiaEgo puztuen
uhartera joateko txalupa hartu zuen
apal baino zuzen
bilatzen zuen hori aurkitzeko itxaropenez
baina diotenez
joaneko bidaia, itzultzerik ez
saldu bere burua bera saldu
uzta ondo jaso, duintasuna salduz
LepokoakArinkeriaz patrikak beteta bizi zareten betipoz horiek
laster da zuzen egunen hileta , gorotz artean akabaturen.
Plastikozko sasizorion hori eskutan zartatuko zaizue
ezjakintasunaren gorazarre horren ordaina bertan duzue
Topa egingo dugu ozen eskatu ez genuen dantzaldi horretatik libre
zuen gezurretatik edango dugu gogotik mendekuaren likore garratzetatik
Arkatzarekin armatuta arriskutsuak gara , besterik ez zaigu axola
hondarrezkoak direnez zuen gaztelu gotorrak ideien olatu honek botako ditu
LibreBeitu, zenbatu, gehitu
ondokoak baino mugikor txikiago bat
beitu, zenbatu, gehitu
ondokoak baino titi handiagoak
beitu, zenbatu, gehitu
ondokoak baino kotxe azkarrago bat
beitu, zenbatu, gehitu
ondokoak baino modelo berriago bat
MaravillasOstikoz bota digute atea
Zein dira deitu gabe datozenak?
Zer nahi dute aita, zuzenean zuri begira
zein dira ohiuka mintzo direnak?
ta norbaitek oroituko ditu etorkizunean
ahanzturaren zingira hontan gertatuak
Mundua Begiratzeko LeihoakEz ezazue leihotik so egin, esan ziguten
leihoak gilotinak dira
leiho hertsirekietatik, leiho betubelduetatik
kanpora begiratuz gero
burua gal dezakezue:
botoia sakatu eta begira egizue telebista
begi erakuslea
Onak eta txarrakBehinola sunormalak etorri ziren
normala zaintzera
Behinola sunormalak etorri ziren
manifestatzera
Onak eta txarrak seinalatuz
ongizatearen izenean
Orain Norbait Zarasusmoa banuen baina
argitu didazu zalantza:
denok baino gehiago dakizu
batzuekin txalo errezeko
beste guztiak larrutzeko
lagunak egoki aukeratu
Ordainalabanak jarriko ditugu hesien gainaldeetan
ez diezagula inork irabaz eldarnio honetan
mugen deman
baina halere lortzen baduzu guganaino heltzea
leku egingo dizut nire langileen artean
isilpean, sekretupean
OrekaEsnatu berria naiz eta ez dut ireki nahi
libratuko omen nauen ate sorta.
Leihoekin aski zait, ez dago inor gure zai
jendez gainezka dagoen kale horretan
Argia profitatuz amets bat idatzi dut
herri nekatu honen azalean
Ea irauten duen,
Poligrafo Bakarraikasteko presa daukat eta
artisauaren marmolezko egonarria
kalera baino lehen
guztion antzera
eguneko maskara aukeratzen
distortsioari itsatsita
barneko galderei entzungor egiteko
Sols el poble salva al pobleComissaries enfangades
clavegueres del poder
jutges per la corrupció
falsocràcia del Govern
I els polítics del moment
diuen que tot està bé
silenciant la dissidència
fils de ferro George Orwell.
Sutxakurrakgaua zohardi, izarrak keinuka
ederra denikan ezin uka
zerua lotsagabe dutela urratzen
nola ulertu batzuk hilda daudela
aspaldi dela
bezatutako rockak bezala zerbait argitu arren
zakatzak irten zaizkizula
Xake-Mate Kultural Baterdeinuari barre
onenak ginen horretan
ia lortu zenuten
mundu guztia ohitzea
arazoak ikusten
aukerak dauden tokian
Zerbait Asmatuko Duguhozkailua marmarka
ezin lorikan hartu
biharko egunak ere 24 ordu ditu
dei baten esperoan zaude
ez da iristen
noiztik da zure bizia
atzera-kontu bat bihurtu zela?
Zimelkorzilar emari adatsa
nork orraztu ez daukazun arren
bizipenen ildo zimurrak
kide izandakoaren hutsune
bazkalosteko solasak
ergel hutsak izar telebistan
abante bizian doaz