Egun ArgianIlunaren arerio
egun argian jario
atzo gauean gozatuari
zure usaina dario.
Zeru gainean bi laino
zoaz, eguzki, goraino
zelan ez dekot beste gogorik
Ezin esan Ezin esan maite,
ezin esan eder,
ezin esan elkar,
ez zuhaitz, ez lur, ez bihotz.
Ezin esan.
Kolpe bat sentitu dut bihotzean
tiranoak giltzapetu nahi digu hitza.
Itzi GeuntzanItzi geuntsan
nori deutso
zeinek zein?
Zoriontsu,
edo inozo
izan ginen behin
KarolineTaberna hutsik egoan, zu ta ni bakarrik
begirada otzanak, tekilaz bustirik
piano zaharrean jo gendun Karoline
gau hartan agurrik ez gendun esan nahi
Urteak dira joan zirela urrea eta diztira
barrutik zerigun su
amaitezina, nun da, nun galdu dira amets
Katu BaltzakKatu baltzak irribarrez
eten da loa, loa
lehortu dira madreselvak
honezkero luze doa dena
Begiak urre kolorez
esku leunak, leunak
gaur jantzi gara zilarrez
ZubiaBeirazko landare
izan gura nuke
irauteko, ez galtzeko
gaur urrun zaidan pausua ibil dezadan...
...Bihar berriz luma hotz
hitz polittak arrotz, beldur esateko
ispiluaren aurrean mintzo nintzaizun bart